Mezu bat irakurri

Aurrebista panelean irakurtzeko mezu bat aukeratu ondoren, haren goiburua bistara dezakezu, orrialde osoan irakur dezakezu (mezu zerrendarik gabe) edo leiho berri batean irakurri. Aurrebista panela mezu zerrendaren azpian edo eskuinean bistaratzea ere aukera dezakezu.

Aurrebista panelaren goiko eskuineko izkinan dagoen botoiak mezua inprimatzeko aukera ematen du.

Mezu zerrendaren gainean dauden botoiek aukera ematen dute:

  • erantzun igorleari, edo igorleari eta hartzaile guztiei;
  • bidali mezua beste berriemaile batzuei;
  • ezabatu mezua;
  • ordenatu mezua karpeta batean;
  • markatu mezua irakurri edo irakurri gabeko gisa;
  • gehitu igorlea edo beste hartzaileak zure helbide liburuan;
  • gehitu igorlea edo beste hartzaileak igorle ezagunen zerrendara (zerrenda honetatik helbidea kendu nahi baduzu, aukeratu Aukerak menuko Posta elektronikoa jasotzea elementuko Igorle ezagunak fitxa);
  • gehitu igorlea edo beste hartzaileak blokeatutako igorleen zerrendara (zerrenda honetatik helbidea kendu nahi baduzu, aukeratu Aukerak menuko Posta elektronikoa jasotzea elementuko Blokeatutako igorleak fitxa).

Botoi berak daude eskuragarri mezu bat orrialde osoan irakurtzean.

Zure mezuak erraz ordenatzeko, hauta ditzakezu eta ordenatu arrastatu eta askatu menuko karpeta baterantz.

JakinarazpenakX